Hezkuntza plazara eguna antolatu dute maiatzaren 9an hezkuntzako eragileen lana ezagutarazteko

plaentxia_com 2014ko api. 11a, 16:41

Hezkuntza komunitateko hainbat eragilek aurkeztu zuten plazan maiatzaren 9an egingo den Hezkuntza plazara! eguna. Hezkuntzatik egiten den lana herrian ezagutaraztea eta herria hezkuntzara hurreratzea izango da ekimenaren helburu nagusia. Irudia: egueneko aurkezpena.

 
{mosimage} 
Hezkuntza plazara! egunerako hainbat ekimen antolatzeko asmoa dute: erakusketak, jolasak, tailerrak, antzezpenak, bazkaria, kontzertuak, irratia, Irrien Lagunen festa… Aurkezpenean adierazi zutenez, “hezkuntza komunitateak antolatutako egun osoko jaia izango da. Egun horretan hezkuntza komunitatea osatzen dugunok - eskolak, bestelako hezkuntza eragileak, ikasleak, gurasoak, hezitzaileak, irakasleak, herritarrak…- izango gara protagonista”.
 
Herrian hezkuntza arloan diharduten hainbat eragilek jardungo dute antolakuntzan: Haurreskola, Plaentxi LHI, Soraluze BHI, Helduen Heziketa Iraunkorra, Musika eskola, Gaztetxokoa, Parrandan ludoteka, Dantza taldea, Bertso eskola, Pintura eskola, antzerki tailerra, Kukumixo, Atxolin guraso elkartea, Keixeta guraso elkartea eta Udala.
Antolatzaileek egunean zehar parte hartzera deitu dituzte herritarrak.
 
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}