Lehiaketa herriko gaztetxoei zuzendua
egongo litzateke,
14 urte beherakoei eta hauek beraien gurasoen laguntza izango
lukete arrantzan
egiteko. Oleako ur-jauzitik kiroldegiko ur-jauzira bitartean proposatu dute arrantza gune
moduan eta aipatu dutenez, “arrantzaturikoa berriz ere ibaira itzuliko da”. “Orain
arte ibaiari
bizkarra emanez bizi izan gara eta pentsatzen dugu
herriko bizkar-hezurra izanik, herriko egituraren barnean txertatu behar dugula”
aipatu du
bozeramaile jeltzaleak. Horregatik,
lehiaketa honek bi helburu zehatz dituela azaldu du: “ibaiaren
suspertzea
balioan jartzea” eta “gaztetxoei Ibaian dauden arrain ezberdinen
berri ematea”.
“Industrializazio eta
urbanizazio lanak medio urteetan isuri eta azpiegitura ugari jasan behar izan ditu Deba
ibaiak, eta guzti honek bertako bizitza suntsitu duela” azaldu du Aldazabalek. Hala ere, “piskanaka,
azken urteetan isuriak ekiditeko
burutu diren inbertsioei esker eta ingurugiro ikuspegitik herritarrak geroz eta
kontzientziazio
handiagoa
dutenez, ibaiaren suspertzea eman dela” uste du; eta, horren adierazle garbia da
jeltzaleentzat gaur egun arrainak ibaian ikustea.