Auzokonpostera apuntatzeko izen-ematea apirilaren 14a arte zabalik

plaentxia_com 2014ko api. 9a, 16:01

Arraikua, Estaziño, Etxaburueta eta Gabolats kaleetako bizilagunek dute Gabolatseko igogailuaren sarrera ondoan dagoen konpostagailuan izena emateko aukera. Herriko hogei familien ondakin organikoak konpostatzea da asmoa, gero herriko lorategietan erabiliko dena. Udalak beharrezko materiala emango die partehartzaileei, eta formazio teoriko-praktikoa jasoko dute konpostajean adituak diren teknikarien eskutik. Izen-ematea udaletxean edota 902 102 885 telefonora deituta egin daiteke. Informazio gehiago: auzokonposta@debabarrenakonpostatzen.com

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.