Maiatzaren 31n Gure esku dago dinamikaren alde herrian antolatuko den jai-egunean erakustaldia eskaintzeko asmoa dute. Aurretik, maiatzaren 10ean gai berdinaren inguruan Zeanurin antolatuko duten jaialdian ere parte hartzea aurreikusten dute. Dagoeneko dozena bat lagunek eman dute izena eta taldea martxan da. Interesatuek 605705378 telefonora (Arkaitz) deitu besterik ez dute egin behar.