Debegesak 10.000 euro arteko diru-laguntzak bideratuko ditu, Debabarrenean empresa berriak sortzeko

plaentxia_com 2014ko api. 7a, 09:00

2014ko urtarrilaren 1etik aurrera ekonomia-jardueren gaineko zergan (IAE) eta Gizarte Segurantzan alta emonda dauden Eibar, Mutriku, Elgoibar, Mendaro, Deba eta Soraluzeko enpresa berriei banatuko zaie diru-laguntza. Eskaerak ekainaren 30a arte aurkez daitezke Debegesaren egoitzan (Eibarko Azitain industriagunean), goizeko 8:30etik 14:30era bitartean. Ikusi eskaerak egite bete beharreko ezaugarriak

Gipuzkoako Foru Aldunditik lortutako laguntza bati esker, Debabarrenean enpresa berriak sortzen laguntzeko 120.000 euroko diru partida jarri du abian Debegesak.

Diru-laguntza eskatu ahal izateko, enpresa berriek 2014ko urtarrilaren 1etik aurrera ekonomia-jardueren gaineko zergan (IAE) eta Gizarte Segurantzaren dagokion erregimenean alta egoeran egon behar dute eta ondorengo ezaugarrietako bat bete behar dute:

 ·         Jarduera berezia: Izaera industriala dutenak edo sektore honi zerbitzua eskaintzen dieten proiektuak lagunduko dira bereziki, hau da, Bai Industriari! estrategian oinarritutakoak.

·         Berrikuntza maila: Gaur egun Debabarreneko enpresa sarean erantzunik edo irtenbiderik ez duten beharrei erantzuten dieten proiektuak.

·         Enpleguaren sorreran eragin zuzena: Gutxienez zuzenean 3 lanpostu sortuko lituzketen proiektuak. 

·         Kudeaketa eredu parte-hartzailea: Kooperatiba ereduko proiektuak.

 

Diru-laguntzak negozioa martxan jarri ahal izateko egingo diren inbertsioak laguntzera bideratuko dira, inbertsioaren %75 arte, proiektu bakoitzeko gehienez 7.000 euro; eta industria arloko enpresen kasuan, 10.000 euro gehienez.

Diru-laguntza eskatzeko epea

Laguntza eskaerak Debegesaren egoitzan aurkeztu behar dira (Eibarko Azitain Industrialdean) goizeko 8:30etatik 14:30era, 2014ko ekainaren 30era arte (barne).

Informazio gehiago: 943 82 01 10 (Debegesa) / pymes@debegesa.com