Gaur 19:00etan, “Soraluzeko Euskal Aratosteak” argazki erakusketa zabalduko dute

plaentxia_com 2014ko apirilaren 2a

Kontrargiko argazkilariek Euskal Aratosteetan jasotako hogeita hamar irudi jarriko dituzte ikusgai gaur hasi eta apirilaren 12a bitartean, kiroldegiko erakustaretoan. Eskolako talde guztiei ateratako argazkiak salgai ere izango dira, 4 euroko prezioan. Bisita ordutegia: astegunetan 19:00etatik 20:30era eta zapatuetan, 12:00etatik 13:30era. Irudian: argazki iragarlea

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.