Erregionalak eskuratu du asteburuko garaipen bakarra, Eibartarrak taldeari 5-1 irabazita

plaentxia_com 2014ko api. 1a, 08:30

Eibarkoek desabantaila izan zuten, hamaikakoa hamar jokalariz osatu baitzuten. Horri, Erregionalak ondo jokatu izana gehitu behar zaio eta emaitza ezin bestelakoa izan: 5-1 Soraren alde. Preferenteak 1-0 galdu zuen Lazkaoren zelaian eta bigarren sailkatu da, 48 punturekin. Kadeteko mutilek deskantsua izan zuten. 

 

ERREGIONAL PREFERENTEAK 1-0 galdu du Lazkaoren zelaian eta sailkapenean behera egin du, bigarren kokatu da Ordizia lehenengotik puntu batera. Atzetik ditu Amaikak Bat eta Urola, 48 eta 47 punturekin. Lau neurketa geratzen zaizkio Igoera Fasea bukatu eta promozioa jokatzen hasteko. Ilintxa hartuko dute datorren jardunaldian Ezozin, Urolaren aurka lehiatuko da gero eta Mondragon eta Elgoibar izango ditu aurkari azken bi jardunaldietan.

ERREGIONALAK 5-1 garaitu du Eibartarrak taldea eta Arizmendi eta Bergararen atzetik, hirugarren da Kopako sailkapenean 23 puntu batuta. Datorren jardunaldian Alle Puntakoak (7 puntu) hartuko dituzte Ezozin.

JUBENILAK bi goleko aldeaz (2-4) galdu du ikasberriren aurkako norgehiagoka. Hala ere, Eibartarrak-en atzetik laugarrena da sailkapenean 19 punturekin. Aloña Mendi dago lidertzan, 24 puntu batuta. Urki (9 puntu) hartuko dute datorren jardunaldian Ezozin.

Bergarak bost gol egin zizkien NESKEN KADETEEI (0-5). 4 punturekin azkenurrenak dira sailkapenean baina beraien alde esatea, Bergara eta Aloña Mendi puntuetara berdinduta dituztela. Datorren jardunaldian partida zaila izango dutela dirudi, Ikasberri liderraren aurka lehiatuko baitira.