Biodantza probatzeko saio irekia astelehenean

plaentxia_com 2014ko mar. 27a, 15:06

Mentxu Arjonillaren gidaritzapean, biodantza saio irekia antolatu dute astelehenerako (martxoak 31), 15:00etan 17:00ra bitartean, kiroldegian. Mugimenduaren bitartez emozioak ezagutu eta adierazten ikastea da saioon helburua, autoestimua lantzearekin batera. Interesa duten herritar guztiak daude, dohainik izango den proba saio honetara gonbidatuta. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.