Larreategik eta Kortabarriak irabazi dute nagusi mailako Udaberri Txapelketa

plaentxia_com 2014ko mar. 25a, 13:27

22-13 gailendu zitzaien Donostiako Euskal Giro taldeko ordezkariei. Hala, 2014ko nagusi mailako Udaberri Txapelketa irabazi du bikote soraluzetarrak. Tajuelo eta Larrañaga kadeteek berriz 22-8 galdu zuten Oñatin jokatutako finalerdia eta ondorioz, txapelketatik kanpo geratu dira. Deskantsurako tarterik hartu gabe Debarroko txapelketa jokatzeari ekingo diote datorren astean kadete, jubenil eta nagusi mailako pilotariek. Argazkian, Larreategi-Kortabarria garaikurra jasotzen

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.