“Udal brigadak burutzen diharduen garbiketa lanak eskertzen ditugu” EAJ

plaentxia_com 2014ko mar. 21a, 12:48

EAJ pozik azaldu da “udal brigadak etxeetako fatxadetan eta herriko zenbait puntutan zeuden pintada eta graffitiak ezabatu dituelako, barandak margotu eta eskailera eta espaloiak garbitzen dabiltzalako”. Aldazabalen esanetan “udal gobernuak ia bost hilabete behar izan ditu lan hauek burutzeko” eta alkateari eskatu nahi dio “jarrera aktiboa eta etengabea izan dezan pintadak eta graffitiak azaltzen direnean azkartasunez jarduteko, hauek ezabatuz gehienez ere 24 orduko apean”. Irudian: lizuna kentzeko erabiltzen den makina

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.