Izena emateko mahaia ipiniko dute gaur kalean Gure esku dago taldekoek

plaentxia_com 2014ko mar. 21a, 10:40
Ekainaren 8ko herritar-katean izena emateko izango da. Horrekin batera, martxoaren 28an Gazta zati bat dokumentala proiektatuko dute antzokian eta 29an La Casillan egingo den nazio mailako ekitaldirako autobusa antolatu dute. Irudia: otsaileko ekitaldia.

 

Ekaineko herritar-katerako herrian zehar dauden “konpromezu-puntuetan” ere izena eman daitekeela jakinarazi dute: Bolintxo eta Mendizabal okindegietan, Txuritxu gozotegian, Gaztetxean, Bolian, Arranoan eta Batzokian. 5 Euro ordaindu behar dira, fitxa bete eta konpromisoa hartua izango duzu ekainaren 8an 32. kilometroan egoteko (Otsein fabrikaren parean).

La Casillarako autobusean izena emateko aukera dago Gaztetxean, Bolian, Arranoan eta Batzokian.