III. Txistu Dantza Eguna ospatuko dute zapatuan

plaentxia_com 2014ko mar. 19a, 08:00

Kaleko txistularitza indartzea helburu duen Txistu Dantza Eguna ospatuko da aurten hirugarrengoz, zapatuan (martxoak 22). Festara herriko txistulariak ez ezik Aretxabaleta, Arrasate, Eskoriatza eta Eibarko txistulariak ere gonbidatuta daude, hogeita bost guztira eta herriko dantzariekin batera egunpasa egiteko egitaraua antolatu dute. Kalejira giroan hasiko da eguna 9:30ean Mesedeetako Amaren egoitzaraino; ostean salda eta txorizoa banatuko dute eta 12:00ak aldera dantzarien kalejira hasiko da herritik zehar. Bazkalostean 18:30ean hasiko dute arratsaldeko saioa. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.