ERREGIONAL PREFERENTEAK 0-1 garaitu du Zestoa eta eskuratutako hiru puntuei esker Igoera Faseko buru kokatu da, 45 puntu batuta. Sorak beste puntu ditu Amaikak Bat taldeak eta atzetik dituzte Urola eta Ordizia 44 eta 43rekin hurrenez hurren.Sei jardunaldi geratzen dira Igoera Fasea bukatu eta Promozioa jokatzen hasteko. Sorak lidertza mantendu nahi badu ezinbestekoa du datozen partidak irabaztea eta hurrengoa nahiko erreza izango dela dirudi, Lazkaotarrak hamahirugarrenak baitira sailkapenean, 26 punturekin. Etxean jokatzeak ere lagunduko die seguru.
PREFERENTEAK Zarautzi 1-0 irabazita Kopako txapelketan hirugarren postua mantendu du. Bergara liderretik 4 puntura daude. Datorren asteburuan Arizmendiren zelaian lehiatuko dira. Aretxabaletakoak azkenurren postuan daude, Sorak baino 14 puntu gutxiagorekin.
JUBENILEK 0-3 irabazi diete Eibarkoei eta eskuratutako hiru puntuei esker hirugarren daude sailkapenean, 16 puntu batuta, Aloña Mendi oñatiarra da taldeko buru 21 punturekin. Hain zuen, bera izango da Soraren hurrengo arerio, datorren jardunaldian.
KADETE MUTILEN TALDEAK 5-0 galdu du Aretxabaletaren aurka eta momentuz, 4 punturekin azkenak dira sailkapenean. Kadeteen alde esatea Arizmendi azkenurrenari puntuz berdinduta daudela eta hain zuzen, aretxabaletarren kontra neurtuko dituzte indarrak datorren asteburuan. Partida erabakigarria izango da Sorarentzat eta zaleen animoa ondo etorriko zaie.
KADETE NESKEN TALDEAK ere askogatik galdu du Intxurreren aurka (4-0). Bergara eta Amara Berriri puntu 1era berdinduta azkenak dira sailkapenean. Hala ere, datorren asteburuan puntuak batu eta sailkapenean gora egiteko aukera izango dute, Amara Berri hartuko baitute Ezozin.