EAJk
plakan ezartzeko proposatzen duen idatzia:
“Herri
bat herri da, iragan eta etorkizun, osatzen duten pertsona gehienek
hala sentitzen dutenean. Ikur bat ikur da: logo, oihal zati, margo.
Gertatu ohi da ikurra herri baten ametsaren sinbolo izatea. Orduan
baliagarri da, gutasunaren sentipen txikien piztaile delako, ez
gehiago.
Gerta liteke ikurra
herriaren ametsaren sinbolo ez izatea. Indarraren legez eta legearen
indarrez ezarria izatea. Orduan ere baliagarri izan liteke,
inposaketaren sinbolo bihurtzen baita, bizilegezko gabezien
gogoratzaile.
Bandera espainiarra
zigor mehatxupean ezarritako sinboloa da gure erakundean.
Soraluzetar gehienon nahiaren aurka eta beren ordezkarien
erabakimenaren kontra jarria dago. Herritarren borondatearekiko
errespetu falta da, askatasunez erabakitzeko eskubidearen ukapena.
Horra bada bandera, egoeraren ikur, jarri duenak berak jarri nahi ez
duen oihal. Haizeak ironiaz darabil.”
Bestalde,
beste bi moziori ere eman die sarrera EAJk. Etxez etxeko laguntzaile
zerbitzuari dagokiona batetik, Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatzen
diona zerbitzu honi egiten dion ekarpena %15an ez murriztea, eta
bestetik, “Saharar herriarekiko elkartasuna “ adieraztea helburu
duena.