Bihar (martxoak 15) Bidegoianen hasiko den
Gipuzkoako Gurpil Aulkiko Pala Txapelketan lehiatuko da, bigarrez urtez, Edurne
Unamuno. Guztira lau bikote arituko dira eta soraluzetarra lehiaketan parte
hartuko duen emakume bakarra izango da. Finala aurretik lau jardunaldi jokatuko
dituzte, Soraluzeko kanporaketa maiatzaren 17an izango da. Irudian: Unamuno, txapelketako parte hartzaileekin
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.