“Alardearen seme-alabak” dokumentala ikusgai gaur, 21:00etan Antzokian

plaentxia_com 2014ko mar. 13a, 08:00

Emakumeen Egunaren harira antolatutako egitaraua ixte aldera, Eneko Olasagastik eta Jone Karresek zuzendutako “Alardearen seme-alabak” dokumentala eskainiko dute gaur, 21:00etan Antzokian. Lan honek Irungo eta Hondarribiko alardeetan emakumeen parte hartzeak eragiten dituen sentimenduak eta eztabaidak aztertzea du helburu. Pelikula 2013an estreinatu zuten, Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian eta 84 minutuko iraupena du. 
 
 
)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.