Euskal Herriko Hazien Sareko zaindarien III. topaketa egingo da zapatuan Antzokian

plaentxia_com 2014ko mar. 13a, 07:30

Euskal Herriko Hazien Sarea batzarrak topaketa bat antolatu du zapaturako (martxoak 15), bere baratzean Euskal Herriko barietateak landatu eta hauen bioaniztasuna berreskuratzeko tokia gorde nahi duten hazi zaindariei zuzendua. Goizeko 10:00etan Antzokian batuko dira eta egun erdiz hazi zaindariak formatu eta hazi trukea eta banatzea ahalbidetzea da asmoa. Ikusi egitaraua!

 

 

HAZI ZAINDARIEN III. TOPAKETA, EGITARAUA:

10.00-10.30 Kafea eta inskripzioa

10.30-12.30 Hazi Zaindarien formakuntza eta hazi banaketa

12.30-13.00 Hamaiketako (EHHSren kontutik)

13.00-14.00 Hazien Sarearen batzar orokorra

14.30ean Bazkaria Gaztetxean (bakoitzak ekarri behar du bere
bazkaria, denon artean elkarbanatzeko)