HIZLARIEN ESANAK
Aurkezpenean berba hartu zuten Hiart
Arluziaga alkateak, Jon Aldazabal prozesua dinamizatzeko ardura izan
duen MIK erakundeko ordezkariak eta prozesuaren koordinatzaile
izateko ardura izan duen Unai Larreategik. Hau izan zen bakoitzak
nabarmendu zuena:
Hiart Arluziaga. Alkatea. “Aniztasunetik eta parte hartzetik abiatutako prozesua izan da eta elkarri entzun, elkar ezagutu eta elkarren arteko harremanak indartzeko balio izan du. Ekarpen asko eta aberatsak jaso ditugu eta oinarri polita jarri dugu etorkizunean ere herria biziberritzearen alde lanean jarraitzeko. Eskerrik asko bihotz-bihotzez.”

{mosimage}
Jon Aldazabal. MIKeko teknikaria. “Pentsaera ezberdinetako jendeak
parte hartu du prozesuan eta elkarren arteko osagarritasuna hasiera
batean pentsa zitekeena baino handiagoa izan da. Udaletxeko
teknikarien aldetik ere lanerako eta sailen arteko elkarlanerako
borondate handia somatu dugu. Orain proposatzen diren zazpi
proiektuak martxan jartzeko garaia heldu da. Praktikara pasatzekoa.
Ekintzetan izango dira hutsuneak ere baina ulertu behar da hau
prooposamena dela. Kutsu soziala duten egitasmoak lehenetsi dira
helburu nagusinetakoa herritarren arteko elkarreragina bulutzatzea
delako.”
Unai Larreategi. Alkarrekinen koordinatzailea. “Hemen proposatzen diren lan-ildoak eta egitasmoak ez datoz lehendik egiten direnak ordezkatzera, indartzera eta osatzera baizik. Herrian gauza asko egiten dira baina askotan gertatzen da bakoitza bere aldetik ibiltzea bestearen berri jakin barik. Elkarlanean garatzeko zeharkako egitasmoak proposatzen dira eta herritarren eta eragileen aldetik dagoen gogoaren arabera jarriko dira martxan. Bakoitzak pentsatu beharko du zertan eta zela parte hartu nahi duen. Udaletxean dauden teknikari eta politikoek erraztaileak izan behar dute herritarren asmoak aurrera ateratzeko. Horrek eskatzen du pentsamendu eta jarrera aldaketa herritarren aldetik eta udalarenetik“.

ZAZPI PROIEKTU "INTEGRAL"
Arloz arloko helburu eta ekintza
zerrenda zabalarekin batera, zeharkakotasuna lantzeko zazpi egitasmo
“integral” ere jasotzen ditu azken txostenak:
1. Herri identitatea indartu, herriaren historiaren ezagutzak eta bizipenak
elkartrukatuz, ikertuz eta eskuragarri jarriz.
2. Herri identitatea indartu, ibaia eta mendia aisialdi, kirol eta hezkuntza
ekimenetarako erabiltzea sustatuz.
3. Talde sozial eta kulturalen arteko kontaktu eta interakzioak erraztu.
4. Jarduera fisikoaren praktika bultzatu.
5. Jasangarritasuna eraiki kontsumo ohituretan, berrerabilpenean eta
birziklapenean sakonduz.
6. Herritarren arteko elkartasun mekanismoak landu, beharrizan egoeran
dauden pertsonei laguntzeko.
7. Bertako produktuen ekoizpen eta kontsumoa bultzatu.

IZENA EMATEKO AUKERA
Alkarrekin
prozesuaren bigarren fase honetan parte hartu nahi izanez gero,
idatzi alkarrekinsoraluze@gmail.com
helbidera, deitu 688603475 telefonora edo udaletxera jo behar da.
{mosimage}
PARTE-HARTZEA ERRAZTEKO NEURRI GEHIAGO
Aurten parte-hartzea errazteko martxan
jarriko diren bestelako neurri eta prozesu batzuen berri ere eman
zuen alkateak. Besteak beste; “parte hartzearen udal ordenantza
garatuko da, udaletxeko batzordeak zabaltzeko halaegin berezia egingo
da eta gai konkretuei erantzuteko parte hartze prozesuak abiatuko
dira: hirigintza plan orokorra, berdintasun plana, bigarren
sektorearen garapenerako hausnarketa eta hezkuntza plazara
egitasmoari dagokiona”.
{mosimage}