Erregionalak 0-2 garaitu du Ikasberri eta sailkapenean hirugarren da

plaentxia_com 2014ko mar. 11a, 07:30

Ondo baino hobeto joan zaio Kopako 8. jardunaldia Erregionalari; 0-2 garaitu du Ikasberri eta sailkapenean hirugarren  da, 17 puntu batuta. Prefrerenteak bina berdindu du Zumaiakorekin, bana berdindu dute Kadeteko neskek Aloña Mendirekin. Gainontzeko taldeek galdu egin dute, askogatik gainera

 

ERREGIONAL PREFERENTEAK bina (2-2) berdindu du azken jardunaldian Zumaiakorekin. Ordizia hirugarrenari 42 puntura berdinduta laugarren kokatu da sailkapenean. Igoera Faseko 24. jardunaldia jokatuko du datorren asteburuan Zestoaren zelaian. Zestuarrak zortzigarren daude 34 puntu batuta, Amaikak bat da taldeko buru 44rekin.

ERREGIONALAK 0-2 garaitu du Ikasberri Kopako zortzigarren jardunaldian. Sailkapenean hirugarren daude 17 puntu batuta, Bergara dago lidertzan 21ekin. Datorren asteburuan Zarautzekoak hartuko dituzte Ezozin.

JUBENILAK 4-0 galdu du Aretxabaletaren zelaian. Hala ere, Kopako sailkapenean laugarren daude 13 punturekin, Aloña Mendi dago lidertzan 20 puntu batuta. Datorren asteburuan taldeko hirugarrena den Eibartarrak hartuko dute Ezozin.

KADETE MUTILEN TALDEARI Kopako zortziagarren jardunaldia ez zaio batere ondo joan, 1-5 galdu baitu Aloña Mendi oñatiarren aurka. Momentuz 4 punturekin azkenak dira sailkapenean. Datorren asteburuan Aretxabaletaren zelaian (7 puntu) lehiatuko dira.

KADETE NESKEN TALDEAK bana (1-1) berdindu du Aloña Mendirekin. Hasi berri duen Kopako txapelketan bosgarren sailkatu da, puntu batekin. Ikasberri da taldeko buru 3 puntu batuta. Datorren asteburuan Intxaurreren aurka neurtuko dituzte indarrak.