Myriam Goenagari egokitu zaizkio Euskadiko Orkestra ikusteko bi sarrerak

plaentxia_com 2014ko mar. 10a, 13:50

Hogei parte hartzaile izan dira Pil-pileaneko azken “Nor da?” lehiaketan eta Myriam Goenagari egokitu zaizkio barixakuan Euskadiko Orkestra ikusteko bi sarrerak. Emanaldia iluntzeko 20:00etan hasiko da kiroldegiko pilotalekuan eta kontzertu jendetsua izango dela aurreikusita 500 lagunendako lekua egokitu dute arduradunek. Dagoeneko 300 sarreratik gora saldu dituzte eta aurrez erosi nahi duenak barixakura bitartean izango du horretarako aukera Iratxo, musika eskola eta kiroldegian, 10 euroko prezioan (takilan 15 euro). 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.