Zubi Nagusitik hasi, Kalebarren gero eta
Santa Ana kalean bukatuko dituzte asfaltatze eta zoradura lanak. 188.000 euroko
inbertsioa egingo du udalak eta Sasoi eraikuntzak enpresa arduratuko da lanok
hiru hilabeteko epean gauzatzeaz. Egingo diren konponketak azaldu eta arazoak
saiheste aldera 19:00etan bilduko da gaur udala bizilagunekin, 20:00etan
merkatariekin. Irudian: Santa Ana
kaleko oinezkoen pasabidea Edurtza pareraino luzatuko dute.
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.