“Gaikako zaborraren bilketak %6ko igoera izan zuen iaz” Soraluzeko EAJ

plaentxia_com 2014ko mar. 5a, 19:30

Debabarreneko mankomunitatean Soraluzeko ordezkaria eta udaletxeko EAJko bozeramailea den Iker Aldazabalek jakinarazi duenez, 2012an %24,25koa izan zen Debabarrenean gaika batu zen zabor kopurua eta 2013an berriz %30,49koa. 

“Bide onetik goaz eta emaitzak hobetzeko erronka handia daukagu aurretik” adierazi du Soraluzeko Udalak mankomunitatean duen ordezkariak. Aldazabalek Soraluzeko datuak mahai gaineratu ditu eta jakinarazi du 2013. urtean 1.423.849 Kg batu zirela eta hauetatik 434.112,36Kg gaikako bilketaren bitartez, guztira % 30,49a hain zuzen ere.


Biohondakinari dagokionez, adierazi du, aurreko urtean martxan ipini zen gaikako bilketa sistemaren bitartez guztira 126.936,3Kg batu zirela. Emaitza hau horrela zatitu daiteke; 109.146Kg 5. edukiontziaren bitartez, kontutan edukiz 2013ko martxoan ipini zirela edukiontziak. Beste 8.736Kg autokonposta egiten duten herriko 39 familien eskutik eta 9.053Kg loretzaintza eta inausketa lanei esker. Era berean, Soraluzen 1.117 familiek 5. edukiontzian izena eman dutela ere jakinarazi du (familien % 72aak). Azkenik, jakinarazi du, epe laburrean “chip-a” ipiniko zaiela edukiontzi marroiei.

 

Bestalde “konbentzituta” azaldu da sistema honen bitartez jasotzen den zaborrak gora egingo duela. Azaldu du 2014. urtean “hostalaritzan, merkataritzan, elkarteetan, ikastetxeetan eta empresetan 100,50,25 eta 10litroko ontziak banatuko direla, biohondakin kopurua gehitzeko”.


Gogorarazi nahi izan du, aste hontan Eibarko, Azitaineko poligonoan martxan ipini den Garbigune berria. Debabarreneko biztanleek aukera berri bat izango dutelarik beraien zaborrak gaika bertan sailkatzeko.


Amaitzeko, Aldazabalek soraluzetarrak “animatzea” nahi ditu gaikako bilketaren alde egiten jarraitzera eta kontzientziazio eta sentsibilizazio kanpainen aldeko apostu garbia egiten du, urtetik urtera emaitzak hobetzeko , “zeren eta ingurugiroa denon ardura baita”.