“Pankreas”, bertsoz idatzitako euskarazko lehen antzezlanaren aurrestreinaldia domekan

plaentxia_com 2014ko mar. 5a, 07:30

Jokin Oregik zuzendutako antzezlana da “Pankreas”, bertsoz idatzitako euskarazko lehen antzezlana. Patxo Telleria, Mikel Martinez eta Joseba Apaolaza aktoreek eskainiko dute domekan (martxoak 9), 19:00etan antzokian. Sarrerak egunean bertan eskuratu ahalko dira txarteldegian, 3 euroko prezioan. 
 
“Pankreas”sinopsia:

Hiru lagunen istorioa kontatuko dute; lehenak pankreasen transplante baten premia larria dauka. Bigarrenak urtebetera bere buruaz beste egiteko asmoa du herentziazko Alzheimerrari izkin egiteko eta hirugarrenak proposamen bat egingo dio bigarrenari: suizidioaren epea aurreratzea, lehenengoari bere pankreasa emateko. Une hartatik aurrera ezusteko gertaerak bata bestearen ondoren etorriko dira, fisika modernoaren axioma bati men eginez: gerta daitekeen guztia, denik eta sinesgaitzena bada ere, gertatu egiten da noizbait

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.