Harrera elkartearen gutuna
Espainiako Parlamentuak, 2014rako Aurrekontu Orokorrei laguntzeko legean, urtarrilaren 1etik aurrera euskal preso politikoei kartzelatik irteteagatiko laguntza ukatzea erabaki du.
Laguntza horren bidez, espetxetik irten berri zen pertsonak 426 €-ko laguntza jasotzen zuen irten eta lehendabiziko 18 hilabeteetan.
Espetxean sartu aurretik urtebete kotizatu zutelako, langabezia-saria kobratzeko aukera dutenak izan ezik, gainerako guztiak inolako laguntzarik gabe geldituko dira aurrerantzean.
Hori dela eta, inolako laguntza ekonomikorik gabe gelditu direnei laguntza eskaintzeko diru bila jardutera behartuta dago gure Elkartea.
Gauzak horrela, Harrerari eskaintzen diozun laguntza eskertzeaz gain, zure lagunen artean gure elkarteari laguntzeko prest egongo direnak bilatzeko ahalegina eskatzen dizugu.
Honekin batera izena emateko inprimakiaren kopia aurkituko duzu. Horrela, laguntza eskaintzeko prest dagoen pertsonak aski izango du hori bete eta Harrera Elkarteari bidaltzea (Jardines kalea, 10-1, 7. bulegoa, 48005 Bilbo).
Berrikitan argitaratu dugun esku-liburua, espetxeko egonaldiak eragiten dituen ondorio psikologikoei buruzkoa, txertatzeko aprobetxatu dugu ohar hau.
Agur bero bat, Bilbon, 2014ko otsailaren 24an