"81 amama" dokumentala ikusi ahalko da gaur, amama-iloben transmisioa du aztergai

plaentxia_com 2014ko mar. 6a, 07:30

81 amama (2013) dokumentala proiektatuko dute gaur, martxoak 7, 19:00etan antzokian. Euskal Herriko herrialdeetako amamak eta bilobak dira protagonista, eta amama-biloba belaunaldien arteko transmisioaz egindako hausnarketa da, martxoaren 8ko egitarauaren harira proiektatuko dena. Besteak beste, Maite Kintanilla soraluzetarra da dokumentalean agertzen den ilobetako bat. Proiekzioaren ostean Izaro Gonzalez Ieregi zuzendariarekin komentatzeko aukera izango da. Ikusi egitarau osoa!
 

81amama trailerra from 81amama on Vimeo.

 
Martxoaren 8ak aldarrikapena eta ospakizuna uztartuko ditu aurten ere. Bihar, martxoak 7, "81 amama" dokumenatala emango dute 19:00etan Antzokian eta ondoren, Izaro Gonzalez Ieregi zuzendariarekin solasteko aukera izango da. Zapaturako elkarretaratzea deitu dute "Euskal Herria parekidetasunez eraiki" lelopean, 13:00etan Plaza Barrixan. Ondoren, "poteo feminista" egingo da herriko tabernetan zehar. Hilaren 12an Word Kafearen bueltan emakumeen eta gizonen arteko parekidetasunaren inguruan hausnarketa egiteko gonbidapena luzatu dute eta egitaraua, "Alardearen seme-alabak" dokumentalarekin itxiko da, martxoaren 13an.

2014ko EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA

Martxoak 7 19:00etan, Antzokian: "81 amama" dokumentalaren proiekzioa, Izaro Gonzalez Iregi zuzendariak lagunduta
Ant: Pil-pilean Euskara Elkartea eta Udaleko Parekidetasun Batzordea

Martxoak 8 13:00etan, Plaza Barrixan: "Euskal Herria parekidetasunez eraiki" lemapean, elkarretaratzea. Ondoren "poteo feminista"
Ant: Emakumeen Topagunea eta Udaleko Parekidetasun Batzordea

Martxoak 12 19:00etan, Udaletxeko Saio Aretoan: Word Kafe herritarren topaketa, emakumeen eta gizonen arteko parekidetasunaz hausnartzeko
Ant: Emakumeen Topagunea eta Udaleko Parekidetasun Batzordea

Martxoak 13 21:00etan, Antzokian: "Alardearen seme-alabak" dokumentalaren proiekzioa
Ant: Kultura Batzordea