Instalazio berria bihar (otsailak 27) jarriko
dute martxan, Eibarko Azitain industrialdean. Besteak beste honako hondakin
hauek eraman ahalko dira garbigunera: etxean egindako obra txikietako hondakinak,
plastiko birziklagarriak, beira, kartoizko enbalajeak, tamaina handiko gauzak,
lorezaintzako hondarrak, pneumatikoak, aparatu elektriko eta elektronikoak,
tintak, tonerrak, pilak eta pinturak. Zerbitzua doanekoa da eta astegunetan
9:00etatik 13:00ra eta 16:00etatik 18:00ra egongo da zabalik, zapatuetan
9:00etatik 13:00ra. Irudian: Azitaingo instalazio berriak