Andreuk eta Bolinagak Ohorezko Ligako finalerdiak jokatuko dituzte barixakuan Aranen

plaentxia_com 2014ko ots. 25a, 12:34

Euskal Herriko Ohorezko Ligako ligaxkan bigarren sailkatuta finalerdietarako pasea lortu dute Andreuk eta Bolinagak. Barixakuan Usurbilgo Santxo eta Urruzoloren aurka jokatuko dute lehen kanporaketa, 22:00etan Aranen. Larreategi-Kortaberria bikotea ere Udaberri Txapelketako finalerdietarako sailkatu da azken partidan Beasaineko ordezkariei 22-3 irabazi ondoren. Irudian: Bolina eta Andreu

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.