Sagardotegira irteera antolatu dute Galtzagorriek eta Pil-pileanek martxoaren 15erako

plaentxia_com 2014ko ots. 25a, 08:00

Txotxaren sasoian bete-betean sartuta gaudela-eta, Pil-pileanek eta Galtzagorriek herriko euskaltzaleak sagardotegira gonbidatu nahi dituzte. Usurbilgo Urdaira sagardotegian izango da zita martxoaren 15ean (zapatua) eta tiketak martxoaren 9a baino lehen eskuratu behar dira Pil-pilean, Arrano edo gaztetxean. Elkarteko bazkide direnek sagardotegiko menua eta autobusa 35 eurotan izango dute, 40 euro bazkide ez direnek. Autobusa 12:30ean irtengo da Estaziño kaletik eta gaueko 21:00etan itzuliko dira herrira. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.