Porrotik gabeko asteburua izan da Sorako taldeentzat

plaentxia_com 2014ko ots. 25a, 07:30

Preferenteak 0-3 garaitu du Eibartarrak taldea eta Igoera Fasean hirugarren sailkatu da. Erregionalak bana berdindu du Urkiren zelaian; Kadete Mutilen Taldeak bina, Arrasaterekin. Hala ere, asteburuko emaitzarik hobeena Jubenilek eskuratu dute, Arizmendiri 0-5 irabazita. Aratosteak direla eta datorren asteburuan ez da norgehiagokarik izango. Hurrengo neurketak martxoaren 9ko asteburuan jokatuko dituzte. Irudian: Jubenilen hamaikakoa

 

ERREREGIONAL PREFERENTEAK 0-3 garaitu du Eibartarrak taldea eta 41 punturekin Igoera fasean hirugarren sailkatu da, Amaikak Bat liderretik 2 puntura. Hurrengo neurketa Zumaiako (39 puntu) taldearen kontra izango du, martxoaren 9an.  

ERREGIONALAK puntu bakarra eskuratu du Urkirekin bana (1-1) berdinduta. Kopako sailkapenean Arizmendiren atzetik hirugarrena da 14 puntu batuta; Bergara da taldeko buru 18 punturekin. Martxoaren 9an Ikasberri (6 puntu) azpeitiarren zelaian neurtuko dituzte indarrak. Kopako txapelketan zazpi partida jokatu ditu Preferenteak, horietatik lautan irabazi, bitan berdindu eta bakarrean galdu dute.

JUBENILEK Arizmendi taldeko azkenari 0-5 irabazi eta gero, hirugarren sailkatu dira 13 puntu batuta, Aloña Mendi dago lidertzan, 17 punturekin. Datorren neurketa Arentxabaletan izango dute, bertako taldearen aurka.

KADETE MUTILEN TALDEAK partida ona jokatu du asteburuan, sailkapeneko bigarrena den Arrasaterekin bina (2-2) berdindu baitu. Hala ere Kopako txapelketako sailkapenean azkena izaten jarraitzen du, 4 puntu batuta. Martxoaren 9an Aloña Mendikoak hartuko dituzte Ezozin. Oñatiarrak 6 puntu dituzte eta sailkapenean bosgarrenak dira.

KADETE NESKEN TALDEAK martxoaren 9an ekingo dio Kopa jokatzeari. Aloña Mendi oñatiarrak hartuko dituzte Ezozin eta sailkapenean aurrera egin nahi badute, zaleen animoak ezinbestekoak izango dituzte; Liga azken postuan bukatu baitute, punturik batu gabe.