Marc Soler izan zen bizkorrena San Andresko helmugara heltzen

plaentxia_com 2014ko ots. 24a, 13:11

Bakar bakarrik helmugaratu zen Lizarte taldeko txirrindularia. Debabarrenako Xabier Gallastegi soraluzetarrak 126. postuan amaitu zuen lasterketa. Guztira 154 txirrindularik hartu dute parte aurtengo edizioan eta antolatzaileak oso gustura azaldu dira kopuruarekin. Irudian, Lizarte taldea Soler irabazlearekin. Iturria: Euskadiko Txirrindularitza Federazioa

Sailkapena

1.      Marc Soler (Lizarte)

2.      Carlos Jimenez (Cafes Baque – Campos)

3.      Jorge Arcas (Lizarte)

Mendiko saria

Marc Soler (Lizarte)

Lehenengo soraluzetarra

Xabier Gallastegi

Taldekako saria

Lizarte

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.