Euskadiko Orkesta Sinfonikoak kontzertua eskainiko du herrian

plaentxia_com 2014ko ots. 21a, 19:28
Datorren ikasturtean musika eskolak 25 urte beteko dituela eta, urteurrena ospatzeko hainbat ekimen antolatuko dira urtean zehar. Lehenengo ekimena, Musika eskolak eta udalak elkarlanean antolatuta, martxoaren 14an Euskadiko Orkestra Sinfonikoak kiroldegiko frontoian eskainiko duen kontzertua izango da.

 Kontzertu jendetsua izango dela aurreikusita 500 lagunendako lekua egokituko da. Sarrerak datozen egunetan  jarriko dira salgai musika eskolan, kiroldegian eta Iratxo Goxodendan. Prezioa 10 eurokoa izango da aurrez erosiz gero eta 15 eurokoa takiilan. 

Herriko eta bailarako musikazaleei emanaldi berezia eskaini eta musika eskolaren jardunari gorazarre egitea izango da ekitaldiaren helburua.