Maroko, Dominikar Errepublika eta Kubako jakiak eta edanak dastagai izango dira bihar (zapatua) gaztetxean, arratsaldeko 19:30etik
aurrera egingo duten kulturarteko afari-meriendan. Herrian bizi diren eta
jatorri ezberdina duten pertsonen ohiturak ezagutzea da asmoa, beraiek
prestatutako jakiak probatuz eta euren herrialdeetako musikarekin dantza
eginaz. Irudian: Marokoko cus-cusa
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.