Bergara taldeko buruari 2-0 irabazita, Kopan bigarren sailkatu da Erregionala

plaentxia_com 2014ko ots. 18a, 07:30
Ondo baino hobeto joan zaio Kopako 6. jardunaldia Sorako Erregionalari. Bergara liderra 2-0 garaitu du eta eskuratutako hiru puntuei esker bigarren sailkatu da. Preferenteak ere 1-2 irabazi dio Anaitasunari eta sailkapenean laugarren da orain, 38 punturekin.

ERREGIONAL PREFERENTEAK Igoera Faseko 21. Jardunaldia jokatu du asteburuan eta 1-2 irabazi dio Anaitasunari. Eskuratutako hiru puntuei esker laugarren sailkatu da, Ordiziari 38 puntura berdinduta. Amaikak Bat dago lidertzan, 40 punturekin. Datorren asteburuan Eibartarrak taldearen aurka lehiatuko dira eta Soraren alde esatea, eibarkoak, sailkapeneko azkenurrenak direla, 21 puntu batuta. Orokorrean denboraldi ona egiten dihardu Sorako Prefrerenteak, 11 partidu irabazi ditu, 5 berdindu eta 5 galdu.

ERREGIONALAK garaipen garrantzitsua lortu du asteburuan, Bergara taldeko buruari 2-0 irabazita. Kopako Ligan bigarren sailkatu da, 13 punturekin (Bergarak 15 ditu). Datorren asteburuan Urkiren zelaian neurtuko dituzte indarrak, Eibarkoak laugarrenak dira sailkapenean 10 puntu batuta.

JUBENILAK 3-0 indartsu batez garaitu du Antzuola. Jasotako hiru puntuei esker laugarrena sailkatu da, 10 punturekin. Aloña Mendi oñatiarrak daude taldeko buru, 16 puntu batuta. Datorren jardunaldia Kopako zazpigarrena izango da Jubenilentzat eta partidu erreza izango dutela dirudi, Arizmendi taldeko azkenaren aurka neurtuko baitituzte indarrak.

KADETE MUTILEN TALDEAK ezin izan dio Urki taldeari aurre egin eta 6-0 mingarriaz galtzen bukatu zuen norgehiagoka. Ondorioz azkena sailkatu da, 3 punturekin, Bergara dago lidertzan 15 puntu batuta. Soraren aurretik Arizmendi eta Aloña Mendi daude, puntu 1 eta 3 puntuko aldeaz. Datorren asteburuan Arrasateko taldea hartuko dute Ezozin eta zaleen animoak beharrezkoak izango dituzte, Arrasate taldeko bigarrena baita 10 punturekin.

KADETE NESKEN TALDEAK deskantsua izan du asteburuan. 18. jardunaldia pasa eta 0 punturekin, estreinatu gabe dute markagailua.