Botiken dirua bueltan jasotzeko eskubidea dutenak ez direla enteratuko salatu dute jubilatuek

plaentxia_com 2014ko ots. 14a, 15:04

18.000 euro baino gutxiagoko pentsioa jasotzen duten jubilatuek botiketan gastatutako dirua jasotzeko eskubidea dutela adostu du Jaurlaritzak. Erabakiaren jakinarazpena anbulategira bakarrik heldu dela eta konpentsatzioa jaso behar duten pentsiodun asko enteratu gabe geratu direla salatu dute jubilatuek. Irudian: jubilatuen ordezkariak.

 
Diru sarrera eskaseko pentsiodunekin batera, ordainsaririk barik dauden langabeei eta EAEn urtebetez erroldatuta dauden etorkinei ere eragiten die botiken berrordainketen konpentsatzioak. Eusko Jaurlaritzak neurria jakinarazteko erabilitako prozedimendua “nahasgarria“ eta “pertsona nagusientzat deserosoa“ dela adierazi dute gaur goizean emandako prentsaurrean. 
 
Jubilatuen esanetan asko dira oraindik neurriaren berri ez dutenak edota berri izan bai baina egin beharreko tramitazioa egiteko gai ez direnak. “Eusko Jaurlaritzak zehaztutako parametroetan sartzen diren herritarrei aurretik eta etxean jakinarazi behar die berrordainketako konpentsazioa jasotzeko aukera dutela, bereziki, pertsona nagusiak badira“. Azken urteotan pentsiodunen erosteko ahalmena asko bajatu dela eta berrordainketa bertan behera lagatzea ere exigitu dute. Horren harira, nabarmendu dute pentsionistak "eskubide guztiak dituzten subjetu" moduan izendatuta daudela Nazio Batuen 46/91 erresoluzioan, eta osasun zerbitzu publiko, unibertsal eta debaldekoa eskatzen jarraituko dutela.
 
Osakidetzari zuzenean adierazi diote euren ezinegona eta eskatu diote zuzenean helarazi ditzala zirkularrak eta bete beharreko agiriak. Datozen egunotan udaletxean gai honen inguruko mozioa aurkezteko asmoa ere adierazi dute. Horrekin batera gogoratu dute herrian berrordainketaren aurkako 371 sinadura batu zituztela irailean eta 43.600 EAEn. 
 
Jubilatuen etxeak bultzatuta irailaren 12an egin zen agerraldi jendetsua ageri da azpiko argazkian. 
{mosimage}