(Kiroldegiko oharra) Zumba ikastaroan izena emateko epea zabalik

plaentxia_com 2014ko ots. 17a, 07:30

Montse Ordax-ek gidatutako Zumba ikastaroan izena emateko epea zabaldu du kiroldegiak. Dantza eta fitnessa batzen ditu Zumbak, “jarduera intentsua da, izerditan egitekoa baina era berean dibertigarria eta dantzarekin lotua”. Eskolak martitzenetan dira eguerdiko 15:00etan baina asmoa da jendea animatuz gero martitzen eta eguenetan 20:00etan ere taldeak sortzea. Izena emateko ez da beharrezkoa abonatua izatea. Interesatuek kiroldegira jo behar dute. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.