Atzoz geroztik Soraluze Irrien Lagunen Klubeko bazkide da. Hitzarmen honekin Hezkuntza Komunitateak “Herri Irrizalea” garatzea du helburu, haurrei eta hauen hezkuntza prozesuan bidelagun diren norbanako eta kolektiboei zuzendutako harreman esparrua eta komunikazioa sendotu asmoz. Umeak dira egitasmoaren ardatza baina gurasoak, hezitzaileak eta hezkuntza-gizarte eragileak ere hartzen ditu bere baitan, “hezkuntza, gizarte osoaren ardura delako”.
Irria aldizkaria eta ikuskizunak gozagarri
Besteak beste, aurtengo ikasturtean
zehar herrian antolatuko diren jai edota ekintza ezberdinetan
Irrien Lagunen
Klubeko kideek ikuskizun ezberdinak eskainiko dituzte, betiere
euskaratik eta
euskaraz; parte hartzea, aniztasuna, elkartasuna, bizikedetza edota
ekologia moduko
baloreak transmititu asmoz. Zehazki Plaentxi Herri Ikastetxean, liburutegian
eta ludotekan Irria aldizkaria jaso ez ezik ikastetxean antolatzen den
“Elkarbizitza astean” ere hartuko dute parte. Maiatzean ospatuko den “Hezkuntza
Plazara” jaian ere ikuskizuna eskainiko dute eta urtean zehar, Ludotekan, ipuin
ezberdinak kontatuko dituzte.