Alla Punta 1-2 garaitu eta gero bigarren sailkatu da Erregionala

plaentxia_com 2014ko ots. 11a, 07:30

Sorako Erregionalak 1-2 garaitu du Alla Punta talde zarauztarra eta Kopako sailkapenean bigarren kokatu da, Bergara lehenengotik 5 puntura. Hain zuzen, datorren jardunaldian, taldeko liderraren kontra neurtuko ditizte indarrak. Jubenilek 2-3 garaitu dute Urki eta bosgarrenak dira, 7 puntu batuta. Irudian, Sorako jubenilak

 

PREFERENTEAK bina (2-2) berdindu du Mutrikuren aurka Ezozin. Igoera faseko sailkapenean seigarrena da, Ordizia eta Zumaiakori puntuz berdinduta, Amaikak Bat taldea dago lidertzan, 39 punturekin. Datorren jardunaldian Anaitasunaren zelaian lehiatuko dira; azkoitiarrak hamargarrenak dira sailkapenean, 27 puntu batuta.

ERREGIONALAK 1-2 garaitu du Alla Punta talde zarauztarra bere zelaian eta eskuratutako hiru puntuei esker bigarren kokatu da, Bergara lehenengotik 5 puntura. Hain zuzen, taldeko liderraren aurka nerutuko dituzte indarrak datorren jardunaldian. Atzera begiratuta, Kopan bost jardunaldi jokatu dituzte: hirutan irabazi, batean berdindu eta beste baten galdu egin dute.

JUBENILEK bosgarren jardunaldia jokatu dute Kopan eta ondo joan zaie, 2-3 irabazi diete Urki taldekoi Eibarren. Poltsikoratutako hiru puntuei esker bosgarrena da sailkapenean 7 puntu batuta, Aloña Mendi dago lidertzan, 13 puntu batuta. Antzuola hirugarrenaren aurka lehiatuko dira datorren asteburuan Ezozin.

KADETE MUTILEN TALDEAK 3-1 galdu du taldeko liderra den Bergaren aurka. Kopan bost jardunaldi jokatu dituzte, lautan galdu egin dute eta batean irabazi. Ondorioz, azkenak dira sailkapenean 3 puntu batuta. Urkiren aurka lehiatuko dira datorren asteburuan, eibartarrak puntu bat gehiagorekin bosgarrenak dira sailkapenean.

KADETE NESKEN TALDEAK etxean galdu zuen 0-3 Aloña Mendiren aurka. 17. jardunaldia pasa eta oraindik punturik batu gabe, azkenak izaten jarraitzen dute sailkapenean. Datorren asteburuan indarrak hartu eta morala altxatzeko desantsua izango dute. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.