Norgehiagokez betetako asteburua izan da joandakoa: Udaberri Txapelketako bost partida jokatu dituzte Aranen eta bi Euskal Herriko Ohorezko Ligan. Denetariko emaitzak izan dira, aipagarrienak, Andreuk eta Bolinagak binakakoan lorturtako garaipena (22-20), baita Aldapek banakakoan lortutakoa ere (22-4). Bi taldeak gainera, lehenak dira Euskal Herriko Ohorezko Ligan. Bihar (martitzena) lidergoa defendatzen jarraitu beharko dute, gasteiztarren aurka Aranen jokatuko duten jaialdian. Hain zuzen, 19:15etik aurrera, Andreu eta Bolinaga Mendinueta eta Perez pelotarien aurka neurtuko dira, Aldapek berriz, Isasmendi izango du aurkari.
Udaberri txapelketako emaitzak
Udaberri txapelketan lehiatzen diharduten
Gallastegi eta Etxeberria palariek 25-19 irabazi zuten azkoitiarren aurka. Pelotan,
Santamaria eta Aburuza jubenilek aise irabazi zieten Ziotza taldeko pelotariei
eta Urkiri-Gallastegi infantilek 18-3 garaitu zituzten lazkaotarrak. Dena ez da
garaipena izan ordea eta Marquez eta
Odriozola alebinek 10-16 galdu zuten Urnietako ordezkarien kontra. Nagusi
mailan, lehia estua bizi izan zen Aranen eta azkenean, Larreategik eta Kortabarriak ezin izan zieten Euskal Giroa
taldeko ordezkariei aurre egin eta 21-22 galtzen bukatu zuten norgehiagoka.