Zeutan hildako pertsonak gogoan hartu zituzten Mbayeren heriotzaren urteurreneko jaialdian

plaentxia_com 2014ko ots. 8a, 13:20

Herenegun Zeutan hil ziren 13 pertsonak gogoratuz eman zioten hasiera atzoko jaialdiari. Ondoren, senegaldarren musika tradizionalaz gozatzeko aukera izan zuten bertaratu ziren hirurogeiren bat herritarrek. Irudia: Enekora taldea.

 
 
 
Eneko Larrañaga zestuarrak zuzentzen duen Enekora taldeak *Kora Izpiak* izeneko diskoan jasotako hamarren bat kantu eskaini zituen, Afrika eta Hego Ameriketako irudien proiekzioekin ilustratuta. Ordubete inguruko kontzertu hunkigarria izan zen, hemengo arparen estilokoa den kora instrumentu afrikar tradizionalarekin eskaini zutena. Antzokian bertan *Yassa* jaki senegaldarra -arroza eta oilaskoa osagai dituena- janez eman zioten amaiera senegaldarrak eta euskaldunak elkartu zituen jaialdiari. 
 
{mosimage}
{mosimage} 
{mosimage} 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.