“Herri Irrizalea” proiektua aurkeztuko dute astelehenean, 17:00etan
Plaza Barrixan. Herriko Hezkuntza Komunitateak eta Irrien Lagunak
Klubak elkarlanean sortutako egitasmoa honen helburu nagusia, herriko haurren hezkuntza
prozesuan tresna lagungarri bat garatzea izan da, euskararen
normalizazioan eragina izango duena eta
baloreen transmisioa bultzatuko duena. Astelehenean zehaztuko dituzte urtean zehar
zein egitasmo garatuko diren baina helburua argia dela azaldu dute arduradunek,
“Soraluze irriz, kolorez
eta lorez betetzen jarraitzea”. Proiektua aurkeztearekin batera, “Egin Irri”
ikuskizuntxoa eskainiko dute Irrien Lagunak Klubekoek. Irudian: Topa Egunean Irrien Lagunak eskainitako emanaldia