Alebin, jubenil eta nagusi mailako pelota eta pala partidak gaur Aranen

plaentxia_com 2014ko ots. 7a, 07:30

Gallastegi-Etxeberria bigarren mailako palari soraluzetarrak Azkoitiko ordezkariak izango dituzte aurkari, 19:30ean Aranen hasiko den partidan.  Ondoren ekingo diote pelotan jokatzeari, hain zuzen, alebin mailan lehiatzen diharduten Gallastegik eta Odriozolak Urnietarren kontra neurtuko dituzte indarrak.Ostean Santamaria eta Aburuza jubenilak Ziotza taldekoak izango dituzte aurkari eta jaialdia Larreategik eta Kortabarriak itxiko dute, Euskal Giroa taldeko ordezkarien aurkako norgehiagokarekin. Irudian: Soraluze pelota klubeko ordezkariak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.