Itxaropena jubilatuen elkarteko bazkideek San
Blas opilak nola egin irakasteko tailerra eskaini zuten atzo ludotekan. Umeak bi
txandatan antolatu ziren, guztira berrogei, eta bakoitzak bere opila egin ahal
izan zuen Kukumixoko hezitzaileen laguntzaz. Bihotz formakoak, borobilak,
karratuak… era guztietako opilak egin eta ondoren, herriko okindegi baten erre
zituzten. Ikusi San Blas egunak lagatako argazki albuma! Iturria:
Fernando Oregi eta Pil-pilean
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.