Bertso eta musika eskola ikasleak santa eskean aritu ziren atzo

plaentxia_com 2014ko ots. 5a, 12:21

Makilak eskuan eta eztarriak sano kopla kantari aritu ziren atzo bertso eta musika eskolako ikasleak, herriko txistulariek lagunduta. Bertso eskolak grabagailua behar duela eta, zakuarekin eskean egin zuten. Ezoziko Ama abesbatzak iluntzean eskaini zuen emanaldia. Joan den zapatuan berriz, herriko koplariak baserriz baserri ibili ziren kantuan. Hemen argazki albuma
 
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.