Makrobiotikaren hastapenak ezagutzeko ikastaroa Ibai Eder elkartean

plaentxia_com 2014ko ots. 5a, 07:30

Olaia Blankok makrobiotikaren hastapenak ezagutzeko hiru eguneko ikastaro teoriko-praktikoa eskainiko du otsailaren 8, 15 eta 22an, Ibai eder elkartean. Saiook zereal integralak, landare jatorria duten proteinak, azukrerik gabeko postreak eta barazkiak erabilita menu orekatu bat nola egin ikastea izango dute helburu. Izen emateak 100 euroko prezioa du, 75 langabetuentzat (apunteak, errezetak eta janaria barne) eta Belarrak eta Salon dendetan egin daiteke. Datekin edota prezioarekin azarorik izanez gero 635 191352 deitzeko eskatu dute arduradunek.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.