Udaleko Kultura Batzordeak "Ostegunetako pelikula" egitasmoa jarri du abian, herritarrei
ikusentzunezkoen arloko produkzioak ikusteko aukera eskaini asmoz. Arduradunen
esanetan, egitasmoak ez dizkio ateak ixten zine komertzialari, baina
bideratuagoa egongo da produkzio independienteagoetara. Lehen emanaldian,
otsailaren 13an, “Asier eta biok” filma proiektatuko dute, otsailaren 27an berriz
“Suite Habana” . Pelikula guztiak 21:00etan hasiko dira, Antzokian.
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.