San Blas opilak egiten ikasteko ikastaroa otsailaren 3an

plaentxia_com 2014ko urt. 30a, 08:00

Udaleko Kultura Batzordeak helduentzako San Blas opilak egiten ikasteko tailerra antolatu du otsailaren 3rako, iluntzeko 19:00etatik 21:00ra bitartean. San Blas opilen lehiaketa behin baino gehiagotan irabazi duten Mª Angeles eta Maite Zabala izeba-ilobak arduratuko dira ikastaroa eskaintzeaz. Izena emateko udaletxera deitu behar da (943753043) eta 3 euro ordaindu. Apuntatzeko epea otsailaren 3an bertan, eguerdian, amaituko da. Ikusi San Blasetako egitaraua!

 

 

 

Aipatu ikastaroaz gain, urteroko San Blas opil lehiaketa antolatu du Udalak zazpigarren aldiz. Lehiaketa eguerdiko 12:30ean egingo da, opilak bedeinkatzeko elizkizuna amaitu ondoren. Hiru sari banatuko dira 50, 30 eta 20 eurokoak. Izena emateko udaletxera deitu behar da edo lehiaketa baino 15 minutu lehenago opila aurkeztu behar da. Halaber, Jubilatuen Elkarteak San Blas jaia egingo du, urtero moduan, arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Bazkideek San Blas opilak eta kafesnea hartzeko aukera izango dute. San Blas egunaren bueltako ekintzei amaiera emateko haurrentzako San Blas Opilen Tailerra antolatu dute Parrandan Udal Ludotekak eta Jubliatuen Elkarteak elkarrekin. Otsailaren 5ean, asteazkena, jubilatu elkarteko hainbat kidek San Blas opilak egiten irakatsiko diete 1. eta 2. mailako ikasleei.