Garbitzaileak greban Villar enpresari hitzarmen kolektiboa sinatu dezan eskatzeko

plaentxia_com 2014ko urt. 29a, 10:50

Eraikin publikoak garbitzeko ardura duten Villar enpresako zazpi garbitzaileak greban izango dira gaur eta bihar. Hitzarmen kolektiboa sinatzea eskatzen diote enpresari, azken honek martxotik aurrera estatuko hitzarmen eredua ezarriko diela jakinarazi eta gero. Irudia: garbitzaileak pankarta ezartzen atzo.

 
Langileek salatu dutenez, euren enpresak lehenago jasotzen zuen diru kopuru berbera jasotzen du udaletik, KPI-a gehituta gainera, baina hala ere langileen lan baldintzak nabarmen okertu nahi ditu. Espainiako Gobernuak uztailean onartutako lege erreforma baliatuz langileen soldata %40a arte jeisteko aukera du, beste hainbat neurrirekin batera. CCOO sindikatuak ez beste guztiek bat egin dute langileen aldarrikapenarekin eta udal gobernuak ere bere babesa adierazi die langileei. Langileek oso garrantzitsutzat jo dute udal gobernuak eta alkateak adierazitako babesa, jakinik enpresaren kontratua abuztuan amaituko dela.