Garaipenez beteriko asteburua izan da Soraluzeko pilotarientzat. Alebinak eta Jubenilak izan ezik, gainontzeko taldeek irabazi egin dute. Udaberri Txapelketa lehiatzen diharduen Tajuelo-Larrañaga bikoteak 22-10 irabazi zion Legazpiko bikoteari. Jubeniletan Santamariak eta Aburuzak ezin izan zioten Ordiziako bikoteari aurre egin eta 18-22 galtzen bukatu zuten azken norgehiagoka. Nagusi Mailan lehiatzen diharduten Kortabarriak eta Larreategik 22-20 estuaz irabazi zieten Errenteriako ordezkariei eta palan, Etxeberria-Gallastegi bikotea nagusi izan zen, Altzako bikoterekin izandako lehian. Alebin mailan, Errindimendu txapelketan 12-16 galdu zuten Marquezek eta Gallastegik.
Euskal
Herriko Ohorezko Ligan lehenengoak
Asteburuan jokatutako buruz-burukoan Aldapek 22-5 garaitu zion Esnaola tolosarrari. Azken bi jardunaldietan irabazle suertatu da eta lortutako emaitzei esker, lehena da Banakako Euskal Herriko Ligako sailkapenean. Atxotegik eta Bolinagak Binakakoan lehiatzen dute Euskal Herriko Ohorezko Ligan eta emaitza ezinhobeak eskuratu dituzten azken hiru neurketetan. Zapatuan Aranen neurtu ziren Markinako Arrieta eta Kastilloren aurka eta 22-11 garaitu zituzten.