Preferenteak 1-0 garaitu du Orioko eta Igoera Fasean bigarrena da orain

plaentxia_com 2014ko urt. 27a, 12:30

Garaipen garrantzitsua lortu du Erregional Preferenteak, Oriokori 1-0 irabazita. Eskuratutako hiru puntuei esker Igoera Fasean bigarrena sailkatu da, Ordizia lehenari 34 puntura berdinduta. Launa berdindu dute Jubenilek Aloña Mendirekin. Gainontzeko taldeek galdu egin dute. 

 

ERREGIONAL PREFERENTEAK 1-0 garaitu du Orioko eta Igoera Fasean bigarrena sailkatu da, Ordizia lehenari 34 puntura berdinduta. Datorren asteburuan Amaikak Bat-eko zelaian neurtuko dituzte indarrak. Lehia estua izango dutela dirudi, debakoak laugarrenak baitira, 33 punturekin.

ERREGIONALAK hiru jardunaldi jokatu ditu Kopan; lehenengoan bina berdindu zuen Ikasberriren kontra; bigarrenean 0-2 garaitu zuen Zarautz eta asteburu honetan 1-2 galdu du Arizmendiren aurka. Guztira 4 puntu batu ditu eta bosgarrena da sailkapenean, Bergara dago lidertzan 9 punturekin. Datorren asteburuan Eibartarrak-en zelaian neurtuko dituzten indarrak.

JUBENILAK launa berdindu du Aloña Mendirekin. Kopan laugarren sailkatu dira 4 puntu batuta; Antzuola dago lidertzan, 9 punturekin. Datorren asteburuan Ikasberri hirugarrenaren kontra lehiatuko dira.

KADETE MUTILEN TALDEAK 3-0 galdu du Arizmendiren zelaian. Kopako markagailua garaipen batekin estreinatu bazuten ere, azken bi jardunaldiak galdu egin dituzte eta ondorioz, 3 punturekin azkenurrenak dira sailkapenean. Datorren asteburuan indarrak hartzeko deskantsua izango dute.

KADETE NESKEN TALDEAK ezin izan zion Ilintxa taldeari aurre egin eta 4-0 mingarriaz galtzen bukatu zuten norgehiagoka. Momentuz, punturik batu gabe azkenak izaten jarraitzen dute. Datorren asteburuan Arizmendiren zelaian lehiatuko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.