5.500 euro lortu ditu Misio Taldeak Argentinako adin txikikoen egoitza bati laguntzeko

plaentxia_com 2014ko urt. 27a, 07:30

Tonbola solidarioaren bitartez etxean eginiko 126 panpina eta herriko merkatariek eskainitako produktuak zozketatu zituen Misio Taldeak abenduan eta hiru egunetan, 5.500 euro lortu zituzten familiarik ez duten edota  tratu txarrak jasan dituzten Argentinako adin txikiko aterpetxe bati diruz laguntzeko. Lerroon bitartez eskerrak eman nahi dizkiete tonbolarekin bat egin eta prestaketa lanetan jardun zuten guztiei, baita errifak erostera gerturatu zirenei ere. Irailean ekingo diote berriz ere proiektu solidarioak babesteari. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.